XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

L-ren tartea, guztiz tarte txiki askotan zatitzen da; horietako tartetxo bakoitzean barrengo puntu bat aukeratzen da eta puntu horretan F-ren balioa aurkitzen da.

Balio horren eta tartetxoaren biderkaketa eskalarra egin eta gero, biderkadura guztien batuketa egin behar da.

Lerro integrala, honela definitzen da: batura hori tartetxoen kopurua infinitorantz hurbilduz, hots, .

Orokortasun guztiaz zera esan behar dugu: integral horren balioa diferentea dela L lerro diferenteetatik joanez gero.

Beraz, A eta B puntuaz gainera L lerroa eman behar da.

Lerroa itxia bada, ikur berezi batez adierazten da .

Askotan, integralaren baliorik ez da aldatzen lerro batetik nahiz bestetik joateagatik.

Kasu hauetan ez da lerrorik emango.

Abiaburua eta helburua eman behar dira, noski .

Lerro itxi baten inguruan integralaren balioa zero ala desberdin zero izan daiteke.

Baina, zero den kasuan oso garrantzitsua da, eta orduan ez da lerrorik eman behar .